Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar goizean Altsasuko karriketara aterako dira 23 urtez azpiko eta eliteko txirrindulariak. Jokoan izanen dute LXXXIII. Altsasuko txirrindulari proba. S.D. Alsasua elkarteak antolatutako lasterketa Euskaldun torneorako baliagarria da eta horrek goi mailako txirrindulariak ekarriko ditu gurera. SariakAltsasuko proba estatuko txirrindularien lasterketa zaharrenen artean dago. 83 urteko historiak txirrindularien artean preziatu egin du. Irabazleak ez ezik, saria izanen dute mendian eta tarteko helmugatan lehenak direnek eta talde onenak. Parte hartzaileen artean egonen da Rural Kutxa, eta etxeko proban nagusitzen ahaleginduko da.IbilbideaTxirrindulariak goizeko 10:00etan aterako dira S.D. Alsasuaren egoitzatik. 121 kilometroko ibilbidea izanen dute aurrean. Olazti eta Arbizu arteko zirkuitua egin beharko dute, tartean Altamira portua hiru aldiz gaindituz eta Lizarragako portua (katea) beste bitan. Tarteko helmugak izanen dituzte Urdiainen eta Altsasuko Tu Tienda dendaren parean. Lasterketa S.D. Alsasua egoitzaren ondoko helmugan erabakiko da.