Guerin nagusitu zen Altsasun

Guaixe 2012ko ira. 17a, 14:24
Larunbatean, Entente Sud Gascogne taldeko Alexis Guerin frantziarra nagusitu zen 83. Altsasuko txirrindulari proban, Euskaldun torneorako puntuagarrian. 86 txirrindularik parte hartu zuten 23 urtez azpiko eta eliteko lasterketa klasikoan, eta haietatik 56 iritsi ziren helmugara. Lasterketaren erdialdean 16 txirrindulariko taldeak aurre hartu zuen. Iheslarien artean etengabeak izan ziren erasoak, Altamiraren hirugarren eta azken igoeran Guerinek aurre hartu zuen arte. Helmugan Cespa-Euskadi taldeko Unai Elorriaga baino azkarragoa izan zen, lasterketa irabaziz. Rural Kutxako Van Niekek mendiko saria jaso zuen. Hain zuzen, etxeko taldea izan zen taldekako onena. Sociedad Deportiva Alsasuak joan zen urtean zendu zen Paco Guerrero omendu zuen, "urtetan lasterketaren ahots izateagatik". Sari-banaketa ekitaldian Hodei Mazkiaran olinpikoak, Jorge Azanza txirrindulariak eta Ruben Imaz zizegotziak parte hartu zuten.