Jaialdi ederrarekin despeditu da Otadiko Krista Deuna txapelketa

Guaixe 2012ko irailaren 18a

Altsasuko txapelketako 43. edizioa igandean despeditu zen. Hasteko, kadete mailan, gutxieneko aldeaz nagusitu zitzaion Larunbe Errandoneari, 18 eta 17. Partida parekatua 6 berdinketa izan ziren, azkena 17koa. Errandonea azkar bukatu nahi izan zuen eta huts eginda partida galdu zuen. Gazte mailan, Pilotajaukuko Ansa Olanorekin neurtu zen. Zaleen babesarekin ederki aritu zen Ansa. Markagailuan aurreratu zen hasieran. Zenbait berdinketaren ondoren, bere aldeko 9 eta 14koa jarri zuen markagailuan. Olanoren erreakzioak 14na, 15na eta 16na berdintzera ekarri zuen. Bukaeran Olano izan zen tantoak errematatzen abilena eta berarendako izan zen txapela. Bi pilotariek sakea ederki baliatu zuten: Olanok 6 tanto egin zituen hasierako jokaldiarekin eta Ansak 5. Helduen mailan Larrañaga eta Gorrotxategik jantzi zuten txapela, Garralda eta Tabarri 22 eta 14 irabazi ondoren. 7nako berdinketa arte partida orekatua izan zen, baina hortik aurrera gipuzkoarrek markagailuan aldea handitu besterik ez zuten egin, 22ra iritsi arte.