Anne Lapuente bigarren

Guaixe 2012ko irailaren 19a

Sakana irristaketa taldeko Anne Lapuente Perez altsasuarra bigarren sailkatu zen larunbatean, Iruñeko Antoniutti parkeko pistan jokatu zen Hogar Extremeño trofeoan, benjaminen kategorian. Ohi bezala, irristalariek bi lasterketa egin zituzten, bat motza eta bestea luzea, eta bietan pilatutako puntuei esker, bigarren postuan sailkatu zen Anne Lapuente. Hogar Extremeño Trofeoa Nafarroako irristalarien bilgune da, baita Zaragozako eta Arabako batzuena ere. Mini mailatik absolutura, lehia eskuak izan ziren. Sakanak hiru ordezkari izan zituen: Anne Lapunte, Ander eta Unai. Eskolakoak urrianDagoeneko hasi dira irristaketa txapelketak, baina eskolakoek urrira arte itxoin beharko dute. Altsasun eta Urdiainen urriaren 2an, asteartean, hasiko da ikasturtea. Olaztin, berriz, urriaren 3an, asteazkenarekin.