Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko festetan zenbait delituren ustezko egile izatea leporatzen die pertsona horiei. Haietako hiruri lapurreta saiakera bat egozten zaie. Beste hiruri autoa lapurtzen saiatzea eta azken bati gidatzerakoan baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik. Horretaz gain, foruzainek 12 salaketa administratibo jarri zituzten. Erdia trafikoarekin zerikusia zutenak. 3 ordena publikoa nahasteagatik, 2 drogak izateagatik eta 1 festa gunean arantza arriskutsua zuen eskumuturretakoa eramateagatik. Festetan hiritar segurtasuneko 16 kontrol jarri zituen Foruzaingoak eta han 37 pertsona eta 80 ibilgailu geldiarazi dituzte. Gainera, 70 orduz patruila lanak egin dituzte uniformez edo kalez jantzita. Autoarekin 73 patruilatze egin dituzte Altsasun barna.