Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean mustuko du denboraldia Altsasuko futbol taldeak. Sociedad Deportiva Alsasuako (SDA) futbol saileko buru Pablo Lopez Colinak jakinarazi digunez, "asmoa preferente mailara igotzea da, zuzenean edo igoera fasearen bidez". Helburu horrekin Altsasuko taldea "nahiko" indartu da, "Iruñetik 3 jokalari etorri dira. Biri fitxa egin diegu eta besteari ikusiko dugu. Nahiko talde lehiakorra da, indartsua dela pentsa dut eta sentsazio onak eman dizkigu. Emaitzek esanen dute". Denboraldi bateko etenaren ondoren Jose Antonio Claver itzuli da entrenatzailearen aulkira. "Etxekoa da, egoera eta gure nahiak primeran ezagutzen ditu", azaldu digu Lopezek. Claverren esanetara agorrilaren 6an hasi zuten aurre-denboraldia 33 jokalarik. Aipatu iruindarrez aparte, olaztiar bat dago, gainontzekoak altsasuarrak dira. Astean hirutan entrenatzen aritu dira eta entrenatzailea haien artean hautaketa egiten aritu dena. "Dagoeneko 19 fitxa ditugu eta beste 3 edo 4 gehiago eginen ditugu. Gelditzen diren jokalarien artean aukeratuko du entrenatzaileak". Halaxe azaldu digu SDAko buruak eta, gaineratu du: "lauzpabost beteranorekin batera gazte mordoa dugu. Taldearen bataz besteko adina nahiko gaztea da". BaratzaGazte mailatik erregionalera denboraldi honetan 2 jokalari igo dira eta heldu den denboraldian beste 8 igoko dira. Altsasuarrak denboraldi honetan lortzen dutenaren araberakoa izan daiteke haien etorkizuna, taldea igotzen bada jokalari beterano gehiago etor daitezkeelako, eta maila mantentzen badu jokatzeko aukera gehiago izan ditzakete. Altsasuko futbol baratzetik fruituak ateratzen jarraituko dute. Izan ere, erregional taldeaz aparte beste 12 talde izanen ditu SDAk: gazteen 1. mailan bat; bi kadeteen 2. mailan; haurren 1. mailan 2 talde eta 1 2. mailan; alebin mailako 4 talde eta, azkenik, benjamin mailako beste 2 talde. Altsasu 2012-2013Jokalariak: Aaron Ramos Abad, Mikel Lopez Saez de Asteasu, Asier Amiama Goikoetxea, Ander Claver Goikoetxea, Mikel Cordero Salgado, Felix Dominguez Solis, Christian Davila Montero, Ion Cenoz Garcia, Jon Lapuente Lopez, Christian Fernandez Barquilla, Raul Lage Parra, David Fernandez Goikotxea, Javier Cristobal Chaparro, Xabier Aiestaran Rendo, Joel Barreiro Nieto, Xabier Lopez Saez de Asteasu, Daniel Lopatnikov Rojo, Javier Borrega Imaz, Miguel Cancho Gonzalez, Iñaki Cristobal Chaparro eta Fernando Viana Etxeberria.Entrenatzaileak: Jose Antonio Claver Horna eta Francisco Jose Gomez Rovira.Zuzendaritza: Pablo Lopez Colina (lehendakaria), Guzman Lobo Menendez (idazkaria), Jose Saez de Asteasu Landa (diruzaina) eta Jose Antonio Chamorro Vivancos (lehendakariordea).