Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantzalekuko harmailek itxura ederra hartu zuten derbi sakandarra ikusteko. Partida jokoan nagusitu zen talderik gabe hasi zen, baina baloia denbora gehiago zegoen Altsasuarren zelaian. Ate batean eta bestean aukera garbirik ez zen sortu. 15. minutuan etxekoek penaltia eskatu zuten alferrik. Bost minuturen geroago etxarriarrek markagailuan aurreratzea lortu zuten. Aldea handitu zuten lehen zatiaren erdian eta 0 eta 2ko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatiko 10. minutuan, falta jaurtiketa bidez aldeak murriztea lortu zuen Altsasuk, baina markagailua ez zen gehiago mugituko. Azkenean, Altsasuk 1, Etxarrik 2. Sailkapenean San Juan da liderra 6 punturekin. Etxarri Aranatz 8. da 3 punturekin eta Altsasu 11. punturik gabe eta partida bat gutxiago jolastuta. Hurrengo jardunaldian Altsasu 3 punturekin sailkapenean 7. den Lagunak taldearekin neurtuko da, Barañainen. Etxarri Aranatzek, bestalde, atseden jardunaldia du.