Intxostiapuntako gazte-eskaintza

Guaixe 2012ko urriaren 3a

Udazkenarekin batera Intxostiapunta gaztegunera jarduerak bueltatuko dira. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek, astero, asteazkenetik domekara zabalik izanen dute gunea, 17:00etatik 21:00etara. Ordutegi horretan ikasteko eta entseatzeko geletaz, ziber gelaz, wifi guneaz, sukaldeaz, tailerrez, ikastaroez, maileguez eta beste hainbat gauzez baliatzeko aukera izanen dute. Ostiraletik aurrera, eraikin berean Gazte txokoa izanen da. Astero ostiraletik domekara izanen da zabalik, baita jai egunetan eta neguko eta udaberriko oporraldietan. 17:00etatik 21:00etara 12 eta 30 urte arteko gazteek ikus-entzunezko, entseatzeko, ziber eta play station gelak erabiltzeko aukera izanen dute. Horrekin batera, sukaldea, wifi gunea, tailerrak eta beste ere izanen dituzte eskura.