Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gazte Asanbladak gaztetxea gai hartuta argazki lehiaketa antolatu du. Gaur 19:00etan emanen zaio hasiera lehiaketari eta lanak hilaren 10era arte aurkeztu ahalko dira. Antolakuntzak jakinarazi duenez, mota guztietako lan artistikoak onartuko dira lehiaketan. Hau da, tratatutako argazkiak ere onartuko dituztela. Lanak altsasukogaztetxea@sakanerria.com helbidera bidali behar dira. Lehiaketara aurkeztutako lanekin ferietan erakusketa eginen du Altsasuko Gazte Asanbladak eta sari banaketa ere orduan eginen da. Ekin klik. Iruñeko kolektiboaren argazki erakusketa Gure Etxean ikusgai jarri du AGAk. Gaur 19:00etan mustuko da, eta aste osoan izanen da.