Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur 22 urte bete dira Altsasuko gazteek udal eraikina okupatu eta gaztetxea sortu zutela. Efemeridea gogorarazteko hainbat ekitaldi antolatu ditu Altsasuko Gazte Asanbladak. Astelehenetik Gure Etxean eraikinean Ekin Klik kolektiboaren argazki erakusketa ikusteko aukera dago. Justo de la Cuevak sozialismoari buruzko hitzaldia eman zuen asteartean. Herenegun plazan batzar irekia egin zuten eta atzo, berriz, txalaparta tailerra izan zen. EgitarauaLastailak 5, ostirala. Okupazioaren eguna15:00etan Haurren jolasak eta txokolatada plazan. 19:30ean Txupinazoa plazan eta ondoren kalejira. 20:30ean Afari-merienda gaztetxean. 22:30ean Jokoa gaztetxean. Lastailak 6, larunbata11:00etan Gaztetxeko plazan kalderete txapelketaren hasiera. 14:30ean Herri bazkaria. 16:30ean Jokoak eta kalejira. 20:00etan Kontzertua: Non Servium.