Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egileak idatzitako azken komedia, Ernesto izatearen garrantzia, Londonen mustu zen 1895. urtean. Garrantzirik gabeko komedia jende serioarendako azpititulua zuen. La importancia de llamarse Ernesto Altsasura Teatro Gaiarre Fundazioak ekarriko du, Alfredo Sanzol eta Jose Padillaren moldaketarekin. Ingalaterra biktoriarrean kokatutako antzezlana da, gizartearen ohitura eta seriotasunaren inguruan ondutako komedia. Izenburuak ondo azaltzen duenez Ernesto izen eta izanaren (ernest: zintzoa, ingelesez) inguruan korapilatzen diren ekintzak ikusi ahal izanen dira. Jorge Worthing eta Alfredo Moncrieff dira obra horretako protagonista nagusiak. Batak zein besteak "Ernesto" izena hartuko dute Gwendolina eta Cecilia neskatila gazteak maitemintzeko. Gauzak korapilatzen hasiko dira bi neskatila gazteak elkar ezagutzen dutenean eta nola ez, Lady Bracknell atso maitagarriak (Gwendolinaren ama eta Alfredoren izebak) guztiaren berri daukanean.La importancia de llamarse ErnestoZuzendaria: Alfredo SanzolEgokitzapena: Alfredo Sanzol eta Jose PadillaEszenografia eta argiztatzea: Tomas MuñozJantziak: Alejandro AndujarAntzezleak: Jose Maria Asin, Iratxe Garcia Uriz, Txori Garcia, Marta Juaniz, Patxi Larrea, Pablo del Mundillo, Autora Moneo, Leire Ruiz.