Naiara Diezek bere Obenasako 4. denboraldiari ekingo dio

Guaixe 2012ko urriaren 9a

UNB Obenasak aurkezpen ekitaldia egin zuen atzo. Nahiz eta iaz saskibaloiko emakumezkoen maila altuenetik jaitsi, aurten ere maila horretan, hau da, Liga Femeninan, arituko da talde nafarra. Krisiaren eraginez hainbat talde desagertu direlako eta ligako kostuek behera egin dutelako - jokalarien soldatetan, bereziki - ariko da Obenasa Liga Femeninan. Soilik bi jokalarik errepikatuko dute: Naiara Diez altsasuarrak - bere 4. denboraldiari ekinen dio Obenasarekin - eta Maria Asurmendi. Laura Herrera, Maria Revuelto, Sara Gomez, Aikaterina Sotiriou, Aija Putnina, Patricia Argüello eta Raquel Herrerak osatuko dute taldea, baina . Victor Lapeña izango da taldearen entrenatzaile berria, Zaragozatik datorrena. Naiara Diezek (29-01-1987. 1,78) eskolta eta hegal moduan jokatzen du. Tamalez, eskolta altsasuarrak hiru aste eman beharko ditu bajan, aste honetan lesionatu baita. Orkatileko barne lotailuan haustura dauka. Itziar Arregik hartuko du bere tokia hiru aste hauetan. Taldearen helburua mailari eustea eta ahalik eta lan onena egitea da. "Victor Lapeñak oso talde sendoa eta gogorra nahi du pistan" azaldu du Naiara Diezek. Taldearen jarraipena ziurtatzeko beste babesle baten bila dabil UNB Obenasa.