Gartxot Australian saritua

Sidneyn, Australian, egin den Auburn Nazioarteko Zinema Jaialdian Filma Onenaren Ikusleen Saria jaso du Gartxot, Konkista Aitzineko Konkista filmak. Itzaltzuko bardoaren istorioa Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik eraman zuten pantaila handira eta proiektuan lan egin zuen Jose Mari Morcillo, Morkots, altsasuarra. Iazko azaroan estreinatu zen eta oraindik zinemaldiz zinemaldi ibiltzen ari da munduan zehar. DVDan eskuragarri dago filma, baita interneten ikusgai, www.filmin.es webgunean.