Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailaren aurreneko egunean Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori aitzaki hartuta aurreko astean Altsasuko jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, La Unionek, kultur astea antolatu zuen. Hainbat hitzaldi izan ziren astean zehar eta egitaraua despeditzeko bazkidearen eguna izan zuten. 235 kide bildu ziren bazkaltzera elkartean bertan. Bazkaldu ondoren 90 urte dituzten bazkideak omendu zituzten: Juliana Denche eta Laureano Chaparro senar-emazteak, Rosa Romero, Jose Migel Mazkiaran, Francisca Lopez Arbina, Francisco Cortes eta Manuela Rey. Nafarroako Kutxak, bestalde, urrezko ezteiak bete dituzten bi senar-ematzeak omendu zituen: Victoria Zelaia eta Felipe Mazkiaran eta Concepcion Candelas eta Manuel Garcia.