Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko lotura gunean, Iparraldeko Autobia (A-1) Sakanako Autobiaren (A-10) gainetik pasatzen da zubi baten bidez. Zubiaren mendebaldean dauden pretilak hondatuta daude eta Sakanako Autobiara (A-10) porlan puskak erortzen ziren. Horregatik, Kontserbazio Zerbitzuak hainbat mantentze-lan egin du eta autobia gaineko tokietan sareak jarri zituen. Antza, elur-garaian galtzadara botatzen den gatzatzagatik kaltetu dira pretilak. Zubian pretilak jartzeko sistema elur urtua haien arteko tarteetatik pasa eta haiek pixkanaka hautsi egiten ditu. Horregatik, erortzen ziren porlan zatiak autobiara. Arian enpresak eginen ditu lanak eta 260.047,46 euro jasoko ditu (BEZ kanpo).