Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko feriak gertu dira eta data hauetan urtero egiten duen moduan Altsasuko Mikologia Elkarteak Jardunaldi Mikologikoak antolatu ditu, ferietako igandeko erakusketa arrakastatsuarekin despedituko direnak. Zizei buruzko hitzaldiak, argazkiak eta erakusketa ez dira faltako, mikologia adituen eskutik. Elkarteak Altsasuko udalaren laguntza izan du aipatu jarduanaldiak antolatzeko. Mikologia Jardunaldiak (Iortia Kultur Gunean, 19:30ean)Lastailak 16: Zizei argazkiak ateratzeko tailerra (Cristobal Burgos, natura argazkilaria)Lastailak 17: Intoxikazioak eta zizen tumoreen aurkako efektua (Jose Elizalde, Medikuntzan doktorea).Lastailak 18: Russulasak eta Lactariusak Nafarroan (Carlos Monedero, Kimika Ingeniaria). Lastailak 19: Koniferetako zizak (Roberto Fernandez. Gallarta Mikologia Elkartea).Lastailak 21: Zizen erakusketa Mikologikoa (11:00etatik 14:30era, Iortia Kultur Guneko erakusketa gelan).