Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak 30 urte bete ditu. Udaberrian bere ibilbidean aldamenean izan dituen lagun-musikariekin kontzertua eskaini zuen. Oraingo honetan, berriz, Adiskidetasunari kantatzen ariko dira. Izenburu horrekin 30 urte hauetan abesbatza kantatzen izan den herrialdeetako musika hartu eta errepertorioa osatu dute. Euskal Herria, Argentina, Sardinia, Andaluzia, Extremadura, Asturias, Kanariar Uharteak eta Kataluniako folkloreko doinuak eta habanerak abestuko dituzte. 16 kantu guztira. ArrazoiaErkudengo Ama abesbatzeko kideek azaldu digutenez, 30 urtez aritu dira adiskidetasunari kantatzen. "30 urte herrialdeak zein herriak bisitatzen eta jende zoragarria ezagutzen. Haiei esker ikasi dugu, beti ere musikaren laguntzarekin, edertasuna eskuratzeko ez direla nahikoak doinua, erritmoa, afinazioa, soinuaren kalitatea... Horietaz gain, edo, horien gainetik, emozioa behar da, bihotzak uzkurtzea, arima bere osotasunean sumatzea, izpiritua goratzea zerua ukitu arte. 30 urte eta esperientzia zoragarria. Ezin bestelakoa izan. Zer beste gai batez hitz egin genezake?"Ateak irekiakInma Arroyoren zuzendaritzapean, Erkudengo Ama abesbatza astelehenero eta ostegunero, 22:00etan, entseatzen du Iortia kultur gunean. Kantuzaleek ateak zabalik dituzte.