Etxebizitzari buruzko satira taulagainean

Guaixe 2012ko urriaren 12a

Festen aurrerako iragarrita zegoen obra antzezleen osasun arazo bategatik atzeratu zen eta gaur harekin gozatzeko aukera izanen da. Ikuskizunari dagokionez, adiskidetasuna eta bakardadea ditu oinarri. Bere egilea benetako istorio batean oinarritu zen antzezlana idazteko. Izan ere, egunkari batean iragarki hau argitaratu zuen: pisua salgai, maizter eta guzti.Sarari auzoa betidanik gustatu izan zaio. Toki "onean" dago eta bera neska "ona". Higiezinen agentziako langileak eskaintzen dion kontratuak abantailak eta desabantailak ditu. Etxea leku ederrean dago, eta prezio ezin hobean gainera, baina etxeko jabea, emakume zahar bat, bertan biziko da hil arte (zalantzarik gabe aurki gertatukodena), horixe baita etxea lortzekotan bete beharreko baldintza. Hala, orain arte bakarrik bizi izan diren bi emakume ezberdin elkarrekin bizi beharko dira. Hortik aurrera lagun minak izanen dira. Harreman honen erdian gizon xelebre eta maitagarri bat egonen da, antzezlanari ukitu komikoa ezarriko diona.100 metros cuadradosEgilea: Juan Carlos Rubio.Zuzendaritza: Juan Carlos Rubi .Antzezleak: Maria Luisa Merlo, Miriam Diaz-Aroca, Jorge Roelas.