Sociedad Deportiva Alsasuak futbol taldeak aurkeztuko ditu

Guaixe 2012ko urriaren 12a

Gaur, urriaren 12an, ostiralean, Sociedad Deportiva Alsasuak 2012-2013 denboraldiko futbol taldeen aurkezpena eginen du Dantzaleku futbol zelaian, goizeko 10:00etatik aurrera. 200 jokalari baino gehiago ari dira Sociedad Deportiva Alsasuan, kategoria txikienetik hasita preferente mailaraino. Futbolari guztiak, entrenatzaileak eta zuzendaritza taldeko kideak barne, gaur bilduko dira Dantzalekun. Guztien artean Razesa etxeko mountain bike bat zozketatuko da (500 euro baino gehiago balio du).