Sociedad Deportiva Alsasua: 13 futbol talde eta 225 jokalari

Guaixe 2012ko urriaren 15a

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) 2012-2013 denboraldiko futbol taldeen aurkezpena egin zuen ostiralean Dantzalekun, giro ederrean. SDAk 13 futbol talde izango ditu, aurrebenjamin mailatik hasita erregional mailaraino, eta guztira 225 jokalari. SDAko presidente Pablo Lopez Colinak adierazi zuen aipatu zifra "errekorra" dela. Presidenteak, halaber, Altsasuko Udalaren eta babesleen ahalegina eskertu zuen. SDAko taldeek Dantzalekun jokatzen dute, futbol zelai artifizial berrian. Aldagelak ere duela gutxi berritu ziren. Instalazioekin kontentu daude. Jokalari guztiek talde argazkia atera zuten Guaixe eta Beleixeren aldeko "2000 esker" kanpainarekin bat eginez.