Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Auzolan Taldearen proposamena aintzat hartuta, Altsasuko Udalak auzolan deialdi berria egin du. Herriaren aldeko borondatezko lanean Dantzaleku, Usolarrain eta San Pedro inguruko sendak garbitu eta konponduko dira. Lastailaren 27an eta azaroaren 3an eginen dira lan horiek, 8:00etatik aurrera eta emanen den gosarirako geldituko da. Auzolanean parte hartu nahi dutenek hilaren 25era arte dute izena emateko epea. Horretarako Iortia kultur gunetik edo 012 telefonora hots egin behar da. Altsasuko Udalak deitzen duen bigarren auzolana da hau. Garagarrilaren 9an San Juan ermita inguruak txukundu eta beheko bentako zubiko babes hesiak garbitu eta margotu zituzten. 25 altsasuar aritu ziren auzolanean.