Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskaerak handitu dira eta zegoen diru-poltsa bukatu denez, udalak aurreikusitako kopurua handitzea aztertuko duAltsasuko Udaleko Osasun, Ongizate eta Elkartasun Batzordeak aho batez onartu zuen Unai Hualde presidentearen proposamena: gizarte larrialdi egoeretarako bideratutako diruari 3.000 euro gehiago gehitzea. Proposamena udal bilkuran aztertuko da. Aldi berean, batzordearen erabakia Olatzagutia eta Ziordiko udalei jakinarazi diete. Izan ere, Burunda mendebaldeko hiru herriak Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean daude bilduta. Eta hark udaberrian Gizarte Larrialdi Egoeretarako Laguntzen ordenantza onartu zuen. Bere helburua larrialdiko egoeretan oinarrizko beharrak betetzeko herritarrek puntualki izan ditzaketen arazoei erantzutea da eta hiru herrietako biztanleak dira onuradunak.Altsasu izan zen laguntza horiek ematen aitzindaria eta bere esperientzian oinarrituta 10.000 euroko diru poltsa zehaztu zuten aurtengorako, populazioaren arabera udalek jarri zutena. Baina ordenantza onartu zenetik gero eta eskaera gehiago izan dira, batez ere gariletik aurrera. Izan ere, eskualdearen ekonomia egoera eta Nafarroako Gobernuaren eskumen diren laguntzen kobraketan dagoen atzerapena familietan egoera larriak sortzen ari dira: alokairuak ez pagatzea, etxebizitzako horniduren fakturen ordainketan atzerapenak edo ohiko elikagaiak edo arropak erosteko zailtasunak. 21 laguntzaIrailera akaberara arte emandakoak: 17 Altsasun, 3 Olatzagutian eta 1 Ziordian.