Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatu duen rallyko parte-hartzaileak haien objektiboaren atzetik begira ariko dira 9:00etatik 14:00etara. Antolakuntzak jarritako arauen arabera, argazkilariek kamera digitalarekin 50 argazki besterik ezin dituzte egin eta egindakoak ezin dira borratu. Goizean egindako argazkietatik lehiaketara 7 argazki aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek: Altsasuko 2, ferietako 4 eta argazkilaria identifikatzen duen 1. Lehiakideek argazkiak 13:00etatik 14:00etara deskargatu beharko dituzte Altsasuko Mendigoizaleen egoitzan. Une horretan bertan aukeratu daitezke lehiaketara aurkeztuko diren irudiak. Bestela etxean egin daiteke lan hori eta e-postaz bidali, hilaren 25a baino lehen. Azaroaren 10ean jakinaraziko dira sarituak. Helduen eta haurren mailako 3 bilduma onenei emanen zaie saria. Baita ferietako argazki onenaren egileari eta bazkide bati ere. Lanak, gero, Gure Etxea eraikinean ikusgai izanen dira aste batez. Izen ematea50 pertsonek eman dezakete izena. www.altsasukomendigoizaleak.com gunearen bidez egin daiteke edo igandean bertan taldearen egoitzan, Erkuden karrika 8, 9:00etatik 11:00etara. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 5.