Lourdes Goikoetxea lehendakari-ordeak Nafarroako Parlamentuko Industria Batzordean jakinarazi zuen asteartean, NaBaik, Bilduk eta I-Ek eskatuta. Goikoetxeak jakinarazi zuenez, udan emandako 1,2 milioi euroren ondoren Sunsundeguik 2013ko erdialdera arte ez du diru gehiago behar. "Nafarroako Gobernuak ez du enpresan segitu nahi eta bazkide bila gabiltza. Arrisku kapitala baztertuta, industria arloko bazkidea du lehentasuna, apustu erreala eginen dutenak". Kontaktuak eta negoziazioak daudela eta 9 hilabete baino lehen Sunsundegui saltzea nahi lukeela azaldu zuen Goikoetxeak. Bide hori ez bada ontzen egungo zuzendaritzak edo langileek enpresarekin aurrera egiteko aukera aipatu zuen berriro. Eta azaldu zuen langileak ANEL elkartearekin harremanetan izan zirela, SAL edo kooperatiba baten sorrera aztertzeko. Aurrera begiraGoikoetxeak azaldu zuenez, enpresak "hobetu badu ere galerak ematen segitzen du eta hala segituko du. Zorretan segitzea ezin ditu onartu ez Nafarroako Gobernuak ez erosle posibleak". Goikoetxeak azaldu zuenez, autobusen merkatuan salmentan ez dago mugimendurik eta ekoizpeneko gorabeherak (79 autobus urtearen lehen erdian, 133 bigarren erdian) plantillaren egonkortasunari eragiten dio. "Horregatik, lehen 6 hilekoan espedientea izan zen eta ondoren 43 langile kontratu behar izan ziren. Irailetik ekoizpena handitu da eta eguneko 1,5 bus egiten dira". Kontseilariak jakinarazi zuenez, Sunsundegui Volvoren Europako 6 karrozeroetako bat izendatu dute berriki. CS/ modeloa merkaturatzearekin batera, Astral modeloa birdefinitzen ari dira prezioan lehiakorrago izateko. Asteartetik ostiralera Madrilen egiten ari den Autobusen Nazioarteko Azokan kontratuak ixtea espero du enpresak. Goikoetxearen aurreikuspenetan ez da tren arloan negoziorik aurreikusten, nahiz eta gaur egun Peru eta Angolarako eskaintzak prestatzen ari diren. Heldu den urtean 137 langile zuzen eta zeharkako 70 egonen dira.IritziakBikendi Bareak (Bildu) esan zuen Goikoetxeak enpresaren "argi-ilunak" eman zituela.. Dauden hiru aukeretako bat gauzatu bitartean Nafarroako Gobernuak Sunsundegui ez baztertzea eskatu zuen. Gobernua, alderdiak eta sindikatuak lantegia sendotzeko elkarrekin aritu beharra azpimarratu zuen. Txentxo Jimenezek (NaBai) esan zuenez, "enpresak denbora gehiegi darama gurutze-bidean, baina oraindik ere bideragarria da, testuinguru zaila bada ere". Inasarena ez errepikatzeko eskatu zuen. Zuzendaritza eta langileen arteko elkarlana eta gardentasuna eskatu du. "Langileak parte hartu behar dute enpresaren norabidea jakiterakoan. Ezinbestekotzat jo zuen elkarlan hori, erraztu eginen luke ahaleginak egitea". Txema Mauleonek (I-E) Sakanaren egoerarekin kezka azaldu zuen. Coro Gainzak (UPN) gobernuari, zuzendaritzari eta langileei egiten ari diren ahalegina aitortu zien. NGari ere eskerrak ahalik eta postu gehien mantentzeko egindako apustua eskertu. Kautela eta zuhurtzia eskatu zuen Gregorio Galileak (PSN). Ana Beltranen iritziz (PP) ona da jakitea bide onetik doala enpresa. Baina gobernuaren esku hartzea ezin dela luzatu gaineratu zuenDatuakSaldutako autobusak Urte akaberako emaitza2010 249 -7.365.0002011 194 -5.592.0002012* 212 -4.420.0002013* 220 -2.321.000*AurreikuspenaLangileakHilaren 4an ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak izan ziren Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordean izan ziren. Sunsundeguiren garrantzia eta Sakanaren egoera azaldu zieten parlamentariei. Nafarroako Gobernuaren enpresaren aldeko apustu tinkoa eskatu zuten, epe ertaineko konponbidea lortu bitartean. Lehiakortasuna lortzeko inbertsioak egitea eskatu zuten. Informazioa ematea eta gardentasuna eskatu zuten. Aldi berean, kontratazioak egiteko langileen gaitasunak kontuan izatea eskatu zuten eta ez sindikatu bateko afiliatua izatea. Bestalde, lanak Sakanan azpikontratatzea eskatu zioten gobernuari.