Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dastatzeko, gozatzeko, hausnartzeko eta imajinatzeko aukera emanen die Gozamenez programak gazte altsasuarrei. Dastamenarena gaur antolatutako zentzumen gauean landuko da. Intxostiapunta gazte gunean biltzen diren gazteak lehenik afaldu eginen dute. Ondoren Che pituca kantaldi erromantikoa eta musikal erotikoa izanen da. Bolando Voys eta Los Morochos izanen dira haiek eskaintzen. Guztia dohainik. Nafarroako Gozamenez programa, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Haren bidez sexualitatea poztasun handiz, "gozamenez", eta mugarik gabe bizi beharreko zerbait bezala ulertzen du, "nahi duguna erabakitzeko eta beste pertsonekin harreman hobeak edukitzeko autonomoagoak izaten lagunduko diguna".