Euria, zaldi-behorrak eta salmenta postuak

Guaixe 2012ko urriaren 22a

Aterkia eskutan, hala zebilen atzokoan jendea Altsasuko ferian. Gartzia Ximenez, Zelai kalean, Iortia inguruan, Foru plazan makina bat jakiren postuak jarri ziren. Eta haien inguruan aurrera atzera ibili zen jendea. Mikologi erakusketan 230 bat ziza mota zeuden ikusgai. Zubeztia plazan, berriz, idi-proba izan zen, ferietako berritasuna. Oiartzungo Enrike Artola eta Berriatuko Roberto Erkiagaren bikoteak neurtu ziren eta azken horren pareak irabazi zuen. Ferialeku kalean, berriz, zaldi-azienda izan zen ikus gai, 120 buru guztira. Zaldi-azienda txapelketaHazitarako zaldi onena1. Mila Ramosena2. J. Agirre Mundiñanorena3. Patxi LegarrarenaBehorrak1. Jose Ignazio Larrearena2. Javier Arraizarena3. Oskar OtxoarenaPottoak1. Javier Arraizarena2. Martin Ezkurdiarena3. Indart anaienaFeriaiko zaldi onena Salazar, Olatzagutiko Erkuden Gabarirena.