Zezenak baino askoz ere gehiago

Guaixe 2012ko urriaren 26a

Pasa den urtean Sensormen antzezlanarekin Altsasun arrakasta handia lortu ondoren, Altsasun bueltan da Yllana antzerki taldea. Oraingo honetan konpainia kataluniarrak bere lehen ikuskizunaren, Muu-ren berraztertzea eta eguneratzea ekarriko du: ¡Muu!2. Antzezlanak zezenen mundua du gai nagusi. Baina horretaz gain, matxismoa, aberria, ohore-zentzua, ausardia... eta beste hainbat gai ere lantzen ditu, denak ere ikuspuntu barregarri eta kritiko batetik. Satira mustu zenetik 20 urte pasa direnean tauromakiaren inguruko eztabaidak orduan baino indar handiagoa du egun. Ikuskizun hartan bistan zegoen jadanik Yllanaren ukitu bereizgarria: keinu ugari, komedia kritiko eta basatiaren kontzeptua, erritmo-zentzua, soinua osagai erabakigarri gisa erabiltzea, estilo zuzen-zuzena, jarrera ganberroa eszenaratzean, pertsonaien osaera...¡Muu!2Zuzendaritza artistikoa:David OttoneAntzezleak:Fidel Fernandez, Juan Francisco Ramos, Antonio Pagudo eta Luis Cao.