Gozatzeko, Gozamenez

Guaixe 2012ko azaroaren 7a

Sexualitatea dastatzeko balio dezakeela ikusi zuten duela bi aste Intxostiapunta gazte gunean izan ziren gazteak. Aste honetan sexualitateak gozatzeko eta hausnartzeko balio duela jabetuko dira. Izan ere, DBHko ikasleak gaur film laburren emanaldia eta klown baten ikuskizunarekin gozatzeko aukera izanen dute. Hausnartzeko aukera ostiralean iritsiko zaie, Hysteria filmaren emanaldiaren ondoren.Horiek guztiak Gozamenez programako edukiak dira. Gazteei propio zuzenduta, sexualitatea poztasun handiz, "gozamenez" eta mugarik gabe bizi beharreko zerbait bezala azaldu nahi zaie. "Nahi duguna erabakitzeko eta beste pertsonekin harreman hobeak edukitzeko autonomoagoak izaten lagunduko diguna".