Altsasuko I. arte azokak diziplina-arteko beste erakusketa bati utziko dio tokia: Jatorrira Itzultzea. Sustatzaileek azaldu dutenez, "asmo apal eta zintzoz sorturiko erakusketa-proiektu bat da, Nafarroan arte garaikidean lan egiteko plataformen beharrak eraginda". Helburua? Atzerrian izan diren egileak jatorrira itzultzean esperientzia propioak bizi izan dituzte eta beste toki haien eragina islatzen da haien artelanetan. Pintura, eskultura, argazkilaritza, marrazkia, instalakuntza, collagea, poesia eta bideo lanak. Obrak elkar elikatu eta osatzen dira, eta denak dira berezi eta beharrezkoak.Artistak Leticia Alberca, Natalia Arbeloa, Maitane Azparren, Ibon Azpiroz, Pablo Bailo, Marta Burugorri, Amaia Cortaire, Andrea Ganuza, Jorge Garcia, Iñigo Gracianteparaluceta, Maria Jimenez, Ricardo Laspidea, Xabier Latasa, Raquel Leoz, Ernest Lopez, Ibon Mimentza, Amaia Molinet, Leire Olkotz, Elvira Palazuelos eta Migel Saralegi.