Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu Batzordea gaur goizean Sunsundegui bisitatzen egon da. Horretaz aparte, enpresa batzordearekin eta zuzendaritzarekin bildu dira. Bilduk, NaBaik eta I-Ek egin zuten bisita eskaria. Parlamentarioek bisita positiboa izan dela adierazi dute. Alde guztiek egindako ahaleginak aitortu dituzte eta aurrera egiteko aukerak daudela adierazi dute. Izan diren parlamentarioak: Maria Victoria Castillo (UPN), Coro Gainza, (UPN), Samuel Caro, (PSN), Txentxo Jimenez (NaBai), Bikendi Barea (Bildu), Victor Rubio (Bildu) eta Ana Beltran (PPN), AzokaAurreko astean Madrilen Autobusen Nazioarteko Azoka ospatu zen eta han izan zen Sunsundegui. Enpresatik jakinarazi digutenez, "eraman genuen autobusa, CS7 modelo berria, jendeari asko gustatu zitzaion". Azokak sektoreko profesionalak bildu zituen eta Sunsundeguik eskaintzak jaso zituen. "Orain haiek gauzatzea falta da".