Dendari elkartearen Azarokotea

Guaixe 2012ko urriaren 31

Azaroa dendariendako hilabete zaila denez, salmentak pixka bat animatzeko Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) Azarokotea antolatu du. Hau da, 4.000 euroko balioa duen saski bat zozketatuko du. ADEko kideek emandako produktuak, haietan erosketak egiteko erosketa baleak eta puntako teknologiako gailuak (tableta, GPSa, kontsola eramangarria eta kamara) ditu zareak. Azaroan elkarteko kiden den 37 dendetakoren batean erosketa egiten den bakoitzean bezeroak saski horren zozketarako txartela jasoko du. Zozketa abenduaren 4an eginen da Gure Etxea eraikinean. Azarokotea ADEk orain arte egiten zuen eguberrietako kanpaina ordezkatuko du. Elkarteak bezeroei emandako konfiantza eskertu eta, halako ekimenen bidez, herria animatu nahi du.