Zuzendari bikainak banda apartarendako

Guaixe 2012ko urriaren 31

Jose Rafael Pascual-Vilaplanak eta Vicente Egeak Nafarroako Banden Federazioko musikariez osatutako banda zuzenduko dute larunbatean, 20:30ean, eta igandean, 12:30eanEstreinakoz Iruñerritik kanpo eginen da Nafarroako Banden Federazioaren topaketa, hirugarrena. Altsasuk, Iortia kultur guneak, hartuko du. Federazioa osatzen duten 40 bandetako musikari onenak bilduko dira ostiraletik igandera. Federazioaren banda osatuko dute eta banda zuzentzeko itzal handia duten bi zuzendari gonbidatu dituzte: Jose Rafael Pascual-Vilaplana eta Vicente Egea. Federazioarekin batera, Sakanako Haize Berriak banda izan da topaketa antolatu duena. Banda sakandarreko zuzendari Luis Orduña Ridruejok esan digunez, Haize Berriak-eko 7 musikari ariko dira federazioko bandan jotzen. Orduñak azaldu digunez, topaketa bakoitzean federazioko banden kideak aldatuz doaz. "Musikariendako erakargarria da. Beste bandetako musikari onenekin jotzeko aukera dute. Gainera, errepertorio konplexua dute, banda gehienak ezin dutena. Eta Europako zuzendari onenekin lanean aritzeko aukera dute". Orduñak ere balioa eman dio 60 gazte 3 egun etxetik kanpo musikaren inguruan biltzeari. Federazioen bandak eskainiko dituen bi kontzertuak nabarmendu ditu. Zuzendariak ikasleMusikariez aparte zuzendariak ere ikasle bihurtuko dira, ostegunetik igandera. "Egea eta Vilaplana hemen daudela eta bandarekin lan eginen dutela baliatuz haiengandik ikasteko aprobetxatuko dugu". Bandetako zuzendari, zuzendari izateko ikasten ari direnei eta zuzendaritzaren inguruko kezka duten musikariei zuzenduta dagoen ikastaroan, teoria eta praktika uztartuko dute.  Kontzertuetako programa 1. zatia. Zuzendari gonbidatua: Vicente Egea. Ceremonial march         Jan Van der RoostIzar                                Vicente EgeaOverture to new age     Jan de Haan2. zatia. Zuzendari gonbidatua: Jose Rafael Pascual-Vilaplana.Cloudburst                              Eric WhitacreSymphonic metamorphosis    Philip Sparke