Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
XVIII. Nazioarteko Abesbatza Zikloak emanaldi bakarra iragarri du aurten Sakanan, bihar Etxarri Aranatzen izanen dena. Alemaniako Daarler Vocal Enseble izanen da Etxarri Aranazko elizan abestuko duenak. Polifonia klasikoko errepertorioa abesteaz gain, batez ere ahots musika garaikidea kantatzen duen formazioa da Georg Grünek zuzentzen duena.Nazioartean ezaguna den Saarbrucken Ganbera Abesbatzako 8 kidek osatu zuten Etxarrin ariko den taldea, abesbatzaren osagarri bakarlarien errepertorioarekin aritzeko. 2008an, Sardiniako Concordia Vocis-eko aurreneko jaialdian parte hartu zuten. 2009an eta 2011ean Berlineko Nacht der Kirchen en. Disko argitaratu du Daarler Vocal Enseblek: Zeru eta Lurraren artean (2010) eta Pizzicato Excellentia saria jaso zuen. 2011tik Alemania, Holanda eta Frantzian abestu izan dute eta maiz entzunahal izaten dira Saarland-eko Aintzinako Musika Egunetan. ProgramaChristus est stella. Will ToddIch will dich lieben. Peter CorneliusO vos omnes. Carlo Gesualdo di VenosaSteh auf und nimm das Kindelein. Christoph DemantiusDeus ubi? Burkhard KinzlerVon 55 Engeln behu_tet. Wolfram BuchenbergCanticum Canticorum I. Ivan MoodyUbi caritas. Francis PottBonjour mon coeur. Philipp de MonteUn soir du neige. Francis PoulencFrühlingsblick. Max RegerIm Nebel. Kurt BikkembergsGuten Abend, gut´ Nacht. J. Brahms- Heike Beckmann (arr.)