Atez atekoari buruzko herri-galdeketa eginen da

Guaixe 2012ko azaroaren 8a

Udalak 3 hilabete barru eginen du. Gainera, Sakanako Mankomunitateari gaiko hondakin bilketa horren ezarpena 6 hilabetez atzeratzea eskatuko dioUdaberrirako jarri nahi luke Sakanako Mankomunitateak atez ate hondakinak gaika biltzeko sistema indarrean. Altsasuko Udalak azken bilkuran erabaki du sistema horren ezarpena irailera atzeratzea. Horrekin batera, Altsasuko Udalak atez-atekoaren inguruko herri galdeketa egitea erabaki du. Erabakia loteslea izanen da. Horretaz gain, azken bilkuran udalak erabaki zuen batzorde bat sortzea. Haren egitekoa izanen da altsasuarrei "atez atekoaren eta dauden alternatibei buruzko informazioa ematea". Onartutako guztia Geroa Baik aurkeztutako mozio batean jaso zen. Koalizioa beraren, PSN, IU-EB, UPN eta PPren aldeko botoekin onartu zen. Bildu eta Aralar abstenitu egin ziren. Bankuari ordaintzeaLastailaren 18an Altsasuko Udalean epaile baten agindua jaso zen: Banco Popularri 208.677,94 euro eta dagozkion interesak 10 eguneko epean ordaintzeko agindu zuen. Diru hori Altzania eraikina 0-3 haur eskola hartzeko egokitzeko lanen zertifikazio batekoa da. Nafarroako Gobernuak lan horiengatik emandako diru-laguntza bueltatu behar izan zuen Altsasuko Udalak. Aurreikusitako epean aurrekontuaren %25 exekutatu ez zelako. 312.407 euro justifikatu behar zituen eta 198.000 euro besterik ez zituen justifikatu). Gerora eraikineko egitura eta teilatua konpondu badira ere, murrizketengatik lanak geldi daude. Atzera begiraAltsasuko haur eskolako lanak 2009ko lastaila akaberan hasi ziren. Eycons Obras y Proyectos enpresak hartu zuen lana, 1.061.189,14 euroren truke (BEZa kanpo). Lanak 6,5 hilabete iraunen zutela aurreikusi zen. Ordutik haur eskola Zelandi eskola publikoko sarreran jarritako moduluetan dago. 2010eko ilbeltza akaberan lanak gelditu ziren, eraikuntza enpresak ordainketa-etendura egin zuelako. Gero itxi egin zen. Iazko garagarrilean Altsasuko Udalak 203.065,51 euro bueltatu dizkio Hezkuntza Departamentuari. 2009an jasotako diru-laguntza zen, baina aurreikusitako epean aurrekontuaren %25 exekutatu ez zenez udala laguntzaren zati bat bueltatzera behartuta egon zen.