Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dastatzeko eta gozatzeko eskaintza egin ondoren, hausnartzeko proposamena egin die Gozamenez programak gazte altsasuarrei. Iortia kultur gunean Hiysteria filma doan ikusteko aukera dute 30 urtez azpiko altsasuarrek. Nortasun agiria edo gazte txartela erakutsi beharko dute. Komedia erromantiko horretan lehenbiziko bibradorea nola asmatu zen erakusten da. XIX. mendeko garai viktoriarrean kokatuta, "emakumearen histeria" tratatzeko erabilia izan zen asmakuntza berrira. Filmaren emanaldiaren ondoren iritzi trukerako foroa zabalduko da.