Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean erakunde internazionalistak 25 urte bete dituela ospatuko du. Herri zapalduak elkar hartu eta beste mundu baten alde egiteko sortu zuten Askapena duela mende laurden, "herri langileen arteko joan-etorriko elkartasuna" bideratzeko. Horretarako tresna izan dira brigadak eta haietan parte hartu dutenak izanen dira Altsasuko hitzorduan bat eginen dutenak. Bihar internazionalismo abertzalea beharrezkoa dela aldarrikatuko dute Altsasun. Horregatik, Beharrezkoa delako, Askapenak 25 urte, eta aurrera goaz! leloa du ospakizunak. Askapenako kideek "eraikuntza nazional eta soziala internazionalismoan oinarrituta elikatzen jarraitzeko" asmoa dute aurrerantzean ere. Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta gizarte arlokoekin harremanetan jarraituko du Askapenak "haiek bere egin dezaten joan-etorriko solidaritatea". Askapenak bere festa Espainiako Auzitegi Nazionalean zabaldutako sumarioaren itzalean eginen du. Larunbatean Baionan euskal presoen eskubideen alde eginen den manifestazioan parte hartzera dei egitearekin batera, Altsasuko festarako gonbitea luzatu dute Askapenatik. Egitaraua11:00etan Ongi etorria. Auzatea, joaldunak, txalapartariak, postuak.11:30ean Porrotx eta Irrien Lagunak. Plazatik mundura ikuskizun berriaren emanaldia.12:00etan Ekitaldi internazionalista: 25 urte eta aurrera goaz. Iortia kultur gunean18:00etan Rojo Cancionero. Salvador Amor eta Gabriel Ortega.20:00etan Herriak Gora martxa. 22:30ean Kontzertuak:Obrint Pas, Vendetta eta Los Zopilotes Txirriaos Burunda pilotalekuan.