Ferietako argazkiak ikusgai

Guaixe 2012ko azaroaren 9a

Altsasuko Mendigoizaleak XXVII. Ferietako Argazki Rallya antolatu zuen lastailaren 21ean. Lehiaketan 20 argazkilarik parte hartu zuten, 4 haurren mailan eta 16 helduenean. Guztiek ere Altsasu gai hartuta 3 argazki aurkeztu behar zituzten eta beste 5 ferien gaiarekin. Bihartik aurrera lehiaketara aurkeztu diren 160 argazkiak ikusteko aukera izanen da. Zestoa, Orkoien, Iruña, Soraluze, Lizarra, Tolosa, Altsasu... Horiek dira parte hartu zuten argazkilarien jatorria. Bihar jakinen da rallyko sariak nora doazen. 19:30ean, Iortia kultur gunean eginen da sari banaketa. Altsasuko eta ferietako bilduma onenek jasoko dute saria. Baita ferietako argazkirik onena ere.