Ruper Ordorika, Berriaren aldeko kontzertuan

Guaixe 2012ko azaroaren 9a

Urte bat da Ruper Ordorikak Hodeien azpian (Elkar) diskoa argitaratu zuela, 20.a. Hamaika kantu berri eder, sonoritate eta testura berezien mugak haratago garatu asmoz sortu zituenak oñatiarrak. Baina bere estilo berezian, herri-kantuaren oihartzuna eta hiri usain eta rock taupadaren bidegurutzean mamitua.Sakanan bueltan da Ordorika, emanaldi berezi batekin. Izan ere, biharko kontzertua Berria egunkariak Zure ziztada behar dugu kanpainaren barruan kokatuta dago. Kantariak Berria egunkariari eskainiko ziztada berezia izanen da biharkoa beraz.ZiztadaDuela urtebete, Berria egunkariak kanpaina bat abiarazi zuen, ekonomiaren krisiak eta hedabideen krisiak eragindako zailtasun ekonomikoei aurre egiteko asmoz. Berriaren proiektuaren inguruan biltzen den komunitatea aktibatzea da ekimenaren helburua, sostengu hori baita proiektuaren etorkizunaren bermea. Interneten aroan, euskarazko egunkari bat (paperezkoa zein digitala), kalitatezkoa, bizia eta engaiatua, beharrezko ikusten duten guztien sostengua bildu nahi du Zure ziztada behar dugu izeneko kanpainak. Horretarako, berrialagunak izateko aukera zabaldu da, urteroko ekarpen baten truke proiektua aurrera ateratzeko.Beste hainbat eragilek bezala, musikariek eta bestelako artistek sostengua eskaini diote kanpaina honi, Euskaldunon Egunkaria zutenean eta Berria sortu behar izan zenean egin zuten bezala. Konpromiso horren lekukoa izango da Ruper Ordorikak Altsasun eskainiko duen kontzertua.