Berrasmatze baten istorioa

Guaixe 2012ko azaroaren 16a

Bi lagunek bere memoria, oroitzapenak, historia, nortasuna eta ziurtzat zituzten gauzak galdu dituzte. Egoera horretan daude bihar Iortia kultur guneko eskenatokian agertuko diren bi pertsonaien egoera. Memoria galduta eta memoria txakur ergel baten modukoa dela jabetuta: makila bota eta edozer gauza ekartzen duela. Bi pertsonaiak bere burua berriro asmatu behar dute, uneoro nortasuna sortu beharra dute. Gainera, zein diren jakiteko arrastoak bilatu beharko dituzte. Guztia umore absurdo ukituak dituen ikuskizun komiko eta poetikoan, egoera hunkigarri eta barregarriak sortuz. Norberaren burua islatua ikusiko duena. Irudimen eta aldarrikapen ariketa bat da bere bizitza berriaren funtsa. Zanguango teatro konpainiako kideetako bat ETBko eta beste hainbat telebistetako serietan aritu den Txubio Fdz. de Jauregi ezaguna da. Zuzendaria: Miguel MuñozEgileak: Miguel Muñoz, Txubio Fdz. de Jauregi, Miguel Garces.Antzezleak: Txubio Fernandez de Jauregi, Miguel Garces