Euskal Herriko mapen erakusketa

Guaixe 2012ko azaroaren 20a

Jose Maria Esparzaren Mapas para una nación (Txalaparta, 2011) liburuan oinarrituta sortutako erakusketa da gaur Altsasun mustuko dena. Esparzak liburuan mila mapa baino gehiago bildu zituen, lau edo zazpi euskal probintziak jasotzen dituen eta azken mendeetan argitaratu da kartografian. Liburuan, bestalde, euskaldunen herri izenaren historia aztertu zuen du mundu osoko literaturan, entziklopedietan, bidaiarien gida-liburuetan, bando ofizialetan...Erakusketan, kartografikoa eta testigantzak jasotzen dira, 28 paneletan. Will Dunaten hitzei eutsiz, Espartzak honako proposamena egiten du: "mapa begira dezagun; izan ere, mapek, aurpegiek bezala, historiaren sinadura daramate."