Portugaleteko abesbatzaren bisita

Guaixe 2012ko azaroaren 23a

Pleamar abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar Altsasun. Abesbatza 35 ahots mistok osatzen dute eta Izaskun Mendiolak zuzentzen ditu. Haren esanetara errepertorio zabala eskaintzen du Pleamarrek: Berpizkundeko kantekin hasi eta musika klasiko garaikidera arte. 1996tik abesbatzen musikaren zabalkundearekin Portugaleteko abesbatzak konpromisoa hartua du. Bizkaitarrak izanen dira Iortian emanaldia eskainiko dutenak, baina tarte batean, Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzaren laguntza izanen du eta bi abesbatzak elkarrekin ariko dira kantuan. Emanaldi horren ondoren, altsasuarrak, Portugaletera joanen dira kantatzera, baina data zehaztu gabe dago. Bitartean, Santa Zezilia eguna zela eta, atzokoan Altsasuko kaleetan barna kantatzen egon ziren abesbatzako kideak.