Poesia liburua aurkeztuko du Castillo Suarezek

Guaixe 2012ko azaroaren 23a

Lau urteko etenaren ondoren, poeta altsasuarrak gaur aurkeztuko du bere lan berria. Poema-liburu berriari Urtebetetze festa (Elkar, 2012) izenburua jarri dio Suarezek. Gaur, 19:00etan, Urdiaingo Kaluxa taberna-jatetxean aurkeztuko du, Xabier Mendiguren editorea lagun duela. Castillo SuarezHaur literaturako 4 lan argitaratu eta 4 urteko tartearen ondoren, poesia liburu berri bat. Aurrekoetan batetik bestera tarte txikiagoa zegoen. Zergatik 4 urte?Aurreko liburuarekin oso gustura geratu nintzen, eta kritika oso ona izan nuen. Hamarkadako poesia liburu onenetakoen artean hautatu zuten, eta garbi nuen ez nuela ezer aterako aurrekoa baino hobea ez bazen. Denbora behar izan dut: bizitzeko eta irakurtzeko.Ahotsa berreskuratzea da? Edo haur literaturako ere badu norberaren ahotsetik?Nik beti esaten dut leihorik gabeko bulego batean hilabeteak eman izan ez banitu, ez nuela inoiz haur literatura idatziko. Haur literatura falta nuen leiho hura izan da niretako, eta, hein batean, Ebelina Mandarina nire alter egoa bada. Dena den, nik uste poeta hobea naizela narratzailea baino.Zein gai lantzen d(it)uzu Urtebetetze festan?"Arrain ahula ibaiak eramango du leku segurura. Arrain indartsua bakarrik egongo da, biderkatzen den ahaleginean." Yolanda Castañoren aipu horrekin hasten da liburua. Hortaz, gai nagusia bakardadea da. Ez dut zentzu trajiko, negatibo, etsigarri edo ezkor batean ulertzen bakardadea, baina uste dut, gure bizitza hein handi batean bakarrik eraikitzen dugula: "Finean, bikotea bakarrik geratzeko beste modu bat da" dio nire poemetako batek.Aurrekoan ezohikoak ziren paragrafo luzeak erabili zenituen adierazpide gisa. Oraingoan?Aurreko poema liburuan prosa poetikoa erabili nuen lehendabiziko aldiz, eta honetan ere, adierazpide hori erabili dut, formatu horretan oso eroso nagoelako. Nolanahi ere, estilo ariketa bat ere egin dut liburu honekin. Poesia nitasunetik idazten den zerbait izan ohi da, eta lan honetan, ordea, protagonista behatzailea da eta ez behatua.Madarikazioa liburuko azaleko irudiko emakumea ezpainak margotzen hari zen. Hura litzateke festara doana? Edo antolatzailea?Madarikazioa liburuan agertzen zen neska Ana Laura Aláez artista da, egun Estatuan dagoen artistarik onenetakoa eta gertutik ezagutzen dudana. Lipstickak maiz erabiltzen ditu berak eta Dance & disco erakusketa gogoangarria jarri zuen Reina Sofian. Festa bat muntatu zuen museo batean; nik, berriz, jai bat antolatu dut liburu batean.IbilbideaEuskal Filologian lizentziatua da Castillo Suarez altsasuarra. Poesia idazten hasi zen eta zenbait poema-sorta saritu eta argitaratu dizkiote: Iruñeko Udalak Amodio galduak (1999) eta Bitaminak (2000) eta Arabako Foru Aldundiak Iragarki merkeak (2000) eta Madarikazioa (2003). Horiez gain, liburu hauek argitaratu ditu: Mugarri estaliak (Susa, 2000), Spam poemak (Elkar, 2004), Bala hutsak (Elkar, 2006) eta Souvenir (Elkar, 2008. Joseba Jaka VI. literatur bekari esker burutua). Haur literaturan ere sarrera egin du azken urteetan: Ebelina Mandarina (Elkar, 2010), Nobio bat nire amarentzat (Elkar, 2011), Muxurik nahi (Mensajero, 2011) eta Krispeta hegalariak (Elkar, 2012).