Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundeak gaur herrian hizkuntza eskubide urraketak gertatzen diren hainbat leku markatuko ditu: udaletxea, epaitegia, osasun etxea eta eskola. Aurrenekoan tramite eta harreman guztiak euskaraz egitea ezinezkoa dela salatuko dute. Epaitegietan euskaraz normaltasunez deklaratzea eta epaitegiko informazioa euskaraz jasotzea ezinezkoa dela salatuko dute. Kalejira baliatuko dute ere sendagilearekin harremana gaztelaniaz izatera ohitu garela adierazteko eta, azkenik, hezkuntzako A eta B ereduek euskalduntzen ez dutela salatuko dute. EHEk kalejira horrekin salatu nahi euskaldunak "bigarren mailako herritarrak" garela eta euskarak "menpeko izaera politiko eta soziala du Euskal Herri osoan, espainiera eta frantsesa hizkuntza nagusiak diren bitartean". Egunerokoan euskaraz bizitzeko traba diren horiek salatuko ditu eragile euskaltzaleak gaurkoan. Sakandarrak gaur, 19:30ean, Altsasuko plazatik abiatuko den ezabaketa kalejiran parte hartzeko deia egin die.