Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herrialdeko historia ezagutzeko, doako ikastaroa antolatu du Iñigo Aritza ikastolak. Nabarraldeko elkarteko kideek emanen dute ikastaroa. Hiru saio izanen dira, euskaraz: ilbeltzaren 21ean, otsailaren 4an eta martxoaren 4an, 17:00etatik 19:00etara. Izena eman nahi duenak abenduaren 5era arteko epea du. Horretarako 948 562 951 telefonora hots egin edo nekanezub@inigoaritza.com helbidera idatzi beharko da.