Autismoa tratatzeko hasiera ikastaroa

Guaixe 2012ko azaroaren 28a

Ostiralean hasi eta igandera arte autismoaren esku-hartze goiztiar, intentsibo eta konduktualera hurbiltzeko ikastaroa izanen da. Bokalan Biak Bat fundazioak antolatu du ikastaro teoriko praktikoa eta autismoa duten pertsonen senideei, interesa duten ikasleei edo haur horiekin lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago. Nazioartean itzal handia duten irakasleak izanen dira ikastaroa ematen: Victor Rodriguez (psikologoa, logopeda eta Planeta Imaginario fundazioko zuzendaria) eta Jose Segundo ((Planeta Imaginario fundazioko psikologoa). Asteburuan landuko den programak autismoa duten haurren trebetasun intelektualak, akademikoak, sozialak eta emozionalak hobetzeko bitartekoak emanen ditu, haurrek bere komunitateko gizarte eta hezkuntza aukerak hobe balia ditzaten. Izena emateko646 123 768 telefonora hots egin edo formacion@bocalanbiakbat.org helbidera idatzi. Plaza gutxi gelditzen dira.