Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Irristaketa Kluben laguntzarekin antolatuta, asteburuan abiatuko dira Sakanako Irristaketa Topaketak. Aipatu topaketak Olaztin hastekoak ziren aurreko astean, baina Olaztiko jardunaldia atzeratu egin da. Bihar, larunbatean, Altsasuko topaketak emango dio hasiera Sakanako irristalarien topaketei.Topaketen helburua 4 eta 15 urte arteko Sakanako irristalariak elkartzea da, ondo pasatzeko intentzioarekin. Horrela, jokoak eta probak egiten dituzte, haurrek kirola eginez arratsalde ederra pasatzeko. Bukaeran merienda izaten da guztiendako. Bihar, Altsasuko Burunda pilotalekuak hartuko du topaketa, 16:30ean. Aurten lau herritan burutuko dira Sakanako Irristaketa Topaketak: abenduaren 1ean Altsasun, Burunda pilotalekuan, eta Olaztin, Urdiainen eta Ergoienan ilbeltzean, oraindik zehaztu gabe dauden datetan.