Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 8an jokatuko den Alberto Barricarte memorialak Sakanako Kopa erabakiko duAltsasuko Zubeztia elkarteak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatutako Herri Lasterketak 32. edizioa beteko du aurten, eta 29. urtea izango da aipatu lasterketak Alberto Barricarte memoriala izena hartu zuela. Proba herrikoi hau, ohi denez, abenduaren 8an jokatuko da, larunbatarekin, 11:30ean. Festa eguna da, eta askorendako egutegian gorriz markatutako urteroko zita, San Silvestrearekin batera urteko azken hitzordua izaten baita Sakanako eta kanpoko korrikalariendako. Iaz 242 korrikalarik hartu zuten parte proban, orain arteko marka guztiak gaindituz, eta antolakuntza antzeko kopuruak hartzeko prestatuta dago. Altsasuko herri gunean barnaHerrian barna antolatutako zirkuituari lau buelta eman beharko dizkiote korrikalariek, guztira 12,4 km osatuz. Goizeko 11:30ean abiatuko da lasterketa, Zubeztia elkartearen albotik, Foruen Plazatik, eta Ferial eta Lapurbide kaleetatik barna Larrainbidera helduko dira korrikalariak, Zubeztia kalea pasa eta gero Zelai kalea igotzeko. Zelai kaleko goialdean buelta hartu eta Isidoro Melerorantz joko dute lasterkariek, Araba eta Idartzagain kaleetatik Auzobidera heltzeko, eta handik Alzania kalea hartzeko. Alzania kaletik San Juanera iritsiko dira korrikalariak eta bertatik Zubeztia elkartera joko dute, udaletxe aurrera, hura izango baita helmuga. Aipatu zirkuituari lau buelta eman eta gero despedituko da proba. Izena ematea egunean bertanIzena ematea dohainik izanen da eta egunean bertan egin ahal izango da, lasterketa baino lehen. Bi kategoria izanen dira: 18 eta 39 urte arteko emakumeak eta gizonak, eta 40 urtetik goragoko emakumeak eta gizonak. Bukaeran Zubeztia elkarteak hartuko du sari ematea, eta bildutako guztiendako auzate ederra izanen da. Pasa den urtean parte-hartzea zerbait jaitsi bazen ere, txoko guztietatik etorritako 189 korrikalari aritu ziren lasterketan.Sakanako atletismo kopako azken lasterketaLasterketa honekin, gainera, Sakanako IX. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariari bukaera emango zaio. Momentuz gizonezkoetan Javier Moreno da lehena, Raul Audikana eta Juantxo Arregi atzetik dituela. Emakumezkoetan Erkuden San Martin da buru, Jone Pelaez eta Edurne Razkinen aurretik. Ikusiko dugu Barricarte Memorialak zein aldaketa ekartzen dituen.