Trukea gazte txokoan

Guaixe 2012ko azaroaren 29a

Intxostiapunta gazte gunean trukea egiteko aukera izanen da eguberritan. Gazteek abenduaren 8tik 21era erabili ez eta egoera onean dauden gauzak utz ditzakete gazte gunean. Bilketa epea despeditu ondoren, zer edo zer utzi duten guztiek ilbeltzaren 5era arteko epea dute trukean zerbait jasotzeko. Bestalde, Gazteria Sailak Sakanako ezgaituen elkartearekin batera hitzaldia antolatu du. Gazteria eta ezgaitasuna gaia hartuta Virginia Ruiz de Egino medikuak hitzaldia eskainiko du abenduaren 13an.