Irristalarien lehen topaketa

Guaixe 2012ko abenduaren 11

Abenduaren 1ean Sakanako Irristaketa Topaketen lehen saioa hartu zuen Altsasuko Burunda pilotalekuak. Altsasu, Olazti-Sutegi, Urdiain-Aitziber eta Etxarri Aranazko irristaketa eskolen irristalariak bildu ziren bertan. Arratsalde polita pasa zuten irristalariek, kategoriaka eurendako prestatutako joko, erakustaldi eta lasterketetan aritu eta gero. Bukatzeko, merienda ederrarekin gozatu zuten guztiek.