Julen Alonso Euskadiko Boulder Txapelketako txapelduna

Guaixe 2012ko abenduaren 12a

Azaroaren 11n jokatu zen Euskadiko Boulder Txapelketa, Aretxabaletan. Eskaladako txapelketa entzutetsu honetan puntako eskalatzaileak aritu ziren. Eta aipatzekoa da 20 urtez azpiko kategoriako irabazlea Julen Alonso Uribe altsasuarra izan zela. Zorionak eta segi horrela! Txapelketako ekipatzaileak Ion Gurutz Lazkoz arbizuarra, Ander Gardeazabal eta Sergio Maiztegi izan ziren.